Aupa!!! Blog honetan gauza interesgarri asko aurkitu ahal izango dezue. Azeitunok bisita asko itea espero deu. Denetik onartzen deu: antxoaz beteak, beltzak, berdeak... Besteik gabe, gure buruak aurkeztuko dizkizuegu: hezurrik gabeko Lete azeituna, antxoaz beteriko Barrutia azeituna, hezurdun Arriaga azeituna eta Zaldua azeitun beltza. Noizbait zuen plateran batian agertzen bagea, ez harritu eta batu zuek e azeituna-festara!!!

2005/10/18

Nei ai al zait?!



Lehengo ostiralean Amaia kafetegira joan zen.

Amaia barran zerbait eskatzen ari zen bitartean, bere lagun Nerea sartu zen.

Amaia mahai batean eseri zen.


Amaiak lagun bat agurtu zuen: Aupa, hi!!


Jon harritu egin zen Amaia bera agurtzen ari zela ikustean, baina kasu egitea erabaki zuen.

Nereak ere Amaia agurtu zuen, aspaldian ez baitziren ikusi.

Bi lagunak hitz egiten hasi ziren eta...


... Jon ohartu zen inork ez zuela agurtu; beraz, disimuloz ilea igurtzi eta burua makurtu zuen.

2005/10/04

Euskal Herria

Euskal Herri guztie bezela Eskoriatza ere obratan daola ikusi deikeu. Soinua ez ta eun guztin ixiltzen eta okerrena goizetan izatea, jendiak ez al daki batzuk goizetan lo itte deula?

Jendartea


Zer izengo litzake herri bat herritxar barik? Herritxarrek ipintxen daben saltza barik? Hemen daukegun argazkixen edozein herritxen ikusten dizen pertsonarteko harremanak daz: andrak alkarraz berba eitxen, bilobak amumai pagie eskatzen...

Ekonomia


Ekonomiya, ekonomiya! Hoi da komeriya! Batzuk gehiegi ta bestiak ezer ez. Ta gaztiok, dakaun gutxi hori farretan gastau ta gastau. Hola ateako deu Euskal Herriya aurrea! Aaaai, ama!

Kultura

Aurten kilometrok Leintz bailaran tokatuie! "Plazara" lelopen ospatuie; nahiz ta egualdik eztun askoik lagundu giro bikainen ospatuie ta urtero bezela euskal giro aparten pasa genun eguna!

Mundua

Tristia da, baño mundua kontsumismuakin lotu besteik ez dakau. Hemen ikustea earki mundu hontako erregeetariko bat: Coca Cola, alegiya. Ta fijau ez danantzat, beste egi borobil bat re badakau irudiyan: Euskal Herriyan leku guztitan ikusten dian pintada hoitako bat. Maixol askatu. Holako zenbat idatzi berkoitugu errealitate gordin hau aldatzeko?

Kirolak

Partidua gori-gorian dago... Nork irabaziko ote duen ere zalantzan dugu; ezta, Juanan? Bai, Juanan, bai. Eskubikada bikaina eman dio Eugik pilotari eta Goñik bolea bortitz batekin tanto itzela egin du. Harmailak sutan daude eta gutxitan ikus daiteke holakorik munduan. Ezta, Juanan? Bai, Juanan, bai.